Robotika

Iruñean izan da 'Sophia', munduko robotik aurreratuena

2018ko ekainaren 7a
18:39
Entzun

Sophia du izena eta, giza itxura duen arren, makina bat da, munduko makina aurreratuena. Nafarroako Unibertsitate Publikoan izan da eta bere burua jendaurrean aurkezteaz gain, ikasleek sare sozialen bidez eta aurrez aurre egindako galderak erantzuten aritu da hainbat minutuz. Horretaz gain, baina, zenbaitetan makina bera  izan da galderak egin dituena, ikuslegoa harrituta utziz.

Hanson Robotics enpresak diseinatutako robota da Sophia, eta adineko egoitzetan laguntzeko asmatu zuten. Hori dela eta, jendearekin elkarrizketa bat izateko gai da, baina horretaz gain aurpegi keinuak ere egin ditzake, esaterako, irribarreak.

"Ohituta gaude telfonoekin hitz egiten, baina berak gizaki itxura izanik eta elkarrizketa bat jarraitzeko gai denez, harridura sortzen du", azaldu du Joaquin Sevillak, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasleak. Robota gertutik ikustera joan direnen artean ere harridura izan da nagusi, hura Sevillari galderak egiten hasi denean, batez ere.

ADItech elkarteak antolatzen duen SciencEkaitza jaialdiaren baitan izan dute robota ezagutzeko aukera.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.