Altsasuko auzia

Zuzenbide adituen plataformako kideen agerraldia eskatu dute parlamentuan

Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Dugu-k eta Ezkerrak eskaera bat erregistratu dute parlamentuan, plataforma horretako kideak berehala bertara daitezen auziari buruz euren ikuspuntua agertzeko.

Altsasuko auzian zigortutako gurasoek antolatutako manifestazioa, joan den asteartean, Altsasun (Nafarroa). IDOIA ZABALETA, FOKU
2018ko ekainaren 8a
15:14
Entzun

Zuzenbideko Profesionalen Plataformak adierazpen bat kaleratu zuen Altsasuko auziaren neurrigabekeria salatzeko, eta laukoak eskaera bat egin du parlamentuan, "berehala" joan daitezen.

Lau alderdiek gogorarazi dute orain arte egindako mobilizazioetan auzi horretan justizia egitea eta neurriz jokatzea aldarrikatu dutela. "Gazte horiei eta euren senideei pasarazi nahi dieten egoera hau guztia logikaz kanpo dago. Beste tokietan oso modu desberdinean epaitzen dira".

Gaur, elkarretaratzea parlamentuan

Eguerdian, Altsasuko Gurasoak plataformak deituta, elkarretaratzea egin dute parlamentu aurrean. Edurne Goikoetxeak, Ainara Urkijoren amak, salatu du iragan asteko epaiarekin euren seme-alabei homizidioaren pareko zigorrak ezarri dizkietela.

Gainera, astearteko atxiloketekin Guardia Zibilak "mina" egin eta Altsasuren irudi txar bat eman nahi izan duela. Fiskalak ihes egiteko arriskua aipatu zuen, eta Goikoetxeak Iñaki Abaden jarrerarekin kontrastatu zuen: astelehenean hasi zen berriro lanean, eta asteartean, guardia zibilak etorri zirenean, bere burua entregatu zuen.

Azken egunetan, auzia salatzeko deialdi ugari egiten ari dira, bai Euskal Herrian, bai Euskal Herritik kanpo. Manifestazio nagusia ekainaren 16an egingo da, Iruñean, 17:00etan. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.