Donostiako Aste Nagusia
Sonakay taldeak abestuko du 'Artillero' jaien hasieran
Abuztuaren 11n hasiko dira Donostiako jaiak, eta flamenkoa kantatzen duen talde horren esku utzi du udalak jaien hasiera. Saguesen, Zea Mays eta Vendetta arituko dira, besteak beste.

Flamenkoa euskaraz kantatzeagatik egin da ezagun Sonakay taldea, eta telebista programa batean Txoria txori kantatzeagatik.
"Gustu guztietarako" Aste Nagusia prestatu dutela esan du Alfonso Gurpegi Donostiako Festen zinegotziak gaur egindako aurkezpenean. Abuztuaren 11tik 18ra izango dira jaiak.
Sagueseko kontzertuen berri ere eman du zinegotziak: Zea Mays (12an), Vendetta (16an), Amaia Montero (11n), Alvaro Soler (15ean) Dvicio (13an), Iseo & Dodosound (14an), Marky Ramone (17an) eta Jarabe de Palo (18an) arituko dira.