Gizartea

Amaia Agirregabiria Pasaiako alkate ohiak hirugarren gradua eskuratu du

Iazko azaroaren 21ean espetxeratu zuten, Martutenen (Donostia), trafiko istilu baten harira. Haren eta Iker Rokandio Pasaiako udal idazkari ohiaren aldeko plataformak jakinarazi duenez, erabakia irmoa izango da lau egun barru.

Amaia Agirregabiria Pasaiko alkate ohia, 2017ko azaroaren 19an, espetxera sartu baino bi egun lehenago, haren eta Iker Rokandioren aldeko ekitaldi batean. GORKA RUBIO, FOKU
2018ko ekainaren 8a
10:07
Entzun

Amaia Agirregabiria Pasaiako alkate ohia Martuteneko kartzelan da, Gipuzkoako Auzitegiak ezarri zion bi urte eta erdiko zigorra betetzen. Orain, epaileak hirugarren gradua aitortzea ebatzi duela adierazi du Agirregabiria eta Rokandioren aldeko plataformak.

Herritar baten eta udaltzain batzuen arteko liskarrean esku hartu zuen Pasaiako alkate ohiak 2013. urtean. Lau urte geroago, udaltzain berberek salatuta, Gipuzkoako Auzitegiak zigortu eta Martutenen espetxeratu zuten. Agur beroa eman zioten Pasaiako herritar ugarik, kartzelan sartu aurretik.

Urte hartan Agirregabiriaren idazkari zen Iker Rokandiori ere zigor bera ezarri zioten, eta hura Zaballako espetxean kartzelatu zuten, iazko abenduaren hasieran. Bi hilabete geroago aitortu zioten hirugarren gradua.

Espetxe zigorraz gain, zazpi urteko inhabilitazioa ere ezarri zien Auzitegi Nazionalak, prebarikazio delitua leporatuta.

Auzitegiaren erabakiak hainbat protesta eta elkartasun ekintza eragin zituen Pasaian, Agirregabiria eta Rokandioren alde.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.