Euskal Herriak Askatasuna

Maule eta Gernika lotu dituzte, autodeterminazio eskubidea aldarrikatzeko

Maule (Zuberoa), Amaiur (Nafarroa), Tolosa (Gipuzkoa), Elgeta (Gipuzkoa) eta Gernika (Bizkaia) igaroko ditu Askatasunaren aldeko karabanak.

Euskal Herriak Askatasuna Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2018ko ekainak 9

Euskal Herriak Askatasuna plataformako kideen iritziz, "okupaziopean" ez da posible erabakitzerik, ezta "elkarbizitza demokratikorik" ere. Hori dela eta autodeterminazio eskubidea aldarrikatzeko helburuarekin, antolatu dute Askatasunaren aldeko karabana. Goizeko hamarretan zuten hitzordua Maulen eta handik Gernikarainoko bidea egin dute autoz.

Plataforma berria aurkezteko otsailean egin zuten idatzian erreferentzia zuzena egin zioten Gure Esku Dago mugimenduari, erranez ez zutela igande honetarako antolatu duten giza katean parte hartzeko asmorik. Ez dute bat egiten erabakitzeko eskubidearen aldarrikapenarekin. “Jende anitzek hasieran ulertu zuen erabakitze eskubidea autodeterminazio eskubidearen parekidea zela. Denborarekin, Gure Esku Dago-k berak onartu du ez dela berdina. Guk uste dugu Euskal Herria nortasun propioko nazio bat baldin bada, nazioen eskubide guziak nazio ororentzat diren bezala, Euskal Herriarentzat ere izan behar direla. Guri dagokigun eskubidea autodeterminazio eskubidea da”, argitu du Eneko Zestau Aranibar plataformako kideak.

Irakurri erreportaje osoa Iparraldeko Hitza-n.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna