Altsasuko auzia

Hutsune bakarra, kilometro gorrian

Altsasuko gazteekiko elkartasun kilometroa Etxabarri Ibiña herrian egon da. Altsasukoak aske pankarta zabaldu dute, espetxean dauden gazteen irudia zuen beste batekin batera.

Altsasuko gazteen aldeko pankarta, 193. kilometroan. /
Altsasuko gazteen aldeko pankarta, 193. kilometroan. / Gotzon Aranburu/Foku

Jon Ordoñez Garmendia -

2018ko ekainak 10

Datorren larunbatean Iruñeko kaleak betetzera deitu dute, baina aurretik, sei egun lehenago, giza katean egon nahi izan dute. Altsasuko gazteen hurkoak giza katearen 193. kilometroan izan dira, Etxabarri Ibiña herrian (Araba), eta hara eraman dute espetxeratuak dituzten senide eta lagunen bidegabekeriaren salaketa. 2014an ez bezala, aurtengo giza katea ez da Nafarroan sartu, baina kilometro horretan hartu dute parte giza katean Sakanatik, Estellerritik eta Iruñerritik joandako lagunek. Autobus askok egin dute bat kilometro gorria deitu duten horretan. 

Kataluniako kilometroa bezala, Altsasuko gazteena ere elkartasun kilometroa izan da. Auzia Nafarroan epaitu behar dela azpimarratu zuten aurkezpenean, eta justizia aldarria giza katera eramatera deitu zuten. Giza katean adierazi dute beste behin oso pozik daudela jaso duten babesarekin. Ekitaldian hutsuneren bat nabarmendu bada, espetxean dauden Altsasuko gazteena izan da. "Altsasukoak askatu", ohiukatu dute behin eta berriz 193. kilometro horretan.

Gazteen senideek azpimarratu dute minduta daudela gertatu denarekin, eta horregatik salatu nahi dutela berriro auzi horren bidegabekeria. Gure Esku Dago eta Altsasukoak etxera aldarriek bat egin dute beraz. Senideek, elkartasuna eskertu, eta larunbateko manifestazioan parte hartzera deitu dute. Sadarretik aterako da manifestazioa.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna