Enpresak

Arteako E&M Combustionek hiru kontratu lortu ditu Indian

Asiako herrialdeko petrolio plantetan baliatuko dituzten 30 erretzaile industrial ekoitziko ditu.

Petrolio planta bat.
Petrolio planta bat. WU HONG

Xabier Martin -

2018ko ekainak 11

Indiako Oil and Natarual Gas Corporationek bi eskaera egin dizkio Arteako (Bizkaia) E&M Combustion ingeniaritza enpresari, aurtengo bigarren seihilekoan 28 erretzaile industrial ipintzeko Gujarateko petrolio plantan, Mehsanan. 1.552 gas eta petrolio putzu daude Mehsanan, eta ONGCren aktibo baliotsuena da; 6.000 tona petrolio eta 530.000 metro kubiko gas sortzen dituzte egunero putzu horiek.

Horrez gain, E&M Combustionek beste bi erretzaile diseinatu eta ekoitziko ditu, baina haiek neurrira eginak. Indiako ONGCrentzat izango da bat, Haryana proiekturako. Bestea Cairn India konpaniarentzat izango da, Rajasthango eremuan dagoen petrolio planta baterako. Oraindik eraikitzen ari dira hura.

Euskal enpresak Indian lortzen dituen lehen kontratuak dira horiek guztiak, baina ez dira azkenak izango seguruenera, Indian azpiegitura finko bat baitauka dagoeneko.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna