GED-ren giza katea nazioartean

Giza katea aipatu du CNNk, Trump eta Kim Jong-unen bileraren berri ematen ari zen bitartean

 

Gorka Berasategi Otamendi -

2018ko ekainak 12

Gaurko albiste garantzitsuena izango da munduan. Lehenengoz batu dira AEB eta Ipar Korea, eta bilera "historikoa" izan dela adierazi dute Kim Jong-un Ipar Koreako presidenteak eta Donald Trump AEBetakoak. Hedabide guztiek eman dute albistearen berri, baina CNN telebista katean, kontzidentzia bitxia gertatu da. Albistea ematen ari zen bitartean, pantailaren behe aldean, Euskal Herrian egunotan izan den gertakari mediatikoenaren berri eman dute. Gure Esku Dago-ren giza kateari egin diote erreferentzia.

"175.000 euskal herritarrek 125 miliako giza katea egin dute, Espainiarengandik independizatzeari buruz bozkatzera deitzeko". Igandeko giza kateak nazioartean ere lortu duen oihartzunaren adierazgarri da irudia.

Giza kateari buruzko azalpena ere eskaini du CNNk ia minutu bateko bideoan. Bertan jaso du "ia 200.000 lagun" elkartu direla giza katean, eta manifestariek "Espainiarengandik independizatzeari buruz bozkatzeko eskubidea" galdegin dutela.

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna