Berrikuntza

Bizkaiak ekainaren 26an sortuko du bere berrikuntza funtsa

100 milioi euroko funtsak Innova Gordailua izena hartuko du eta bere helburua enpresetan berrikuntza sustatzea izango da. Hura izenpetzen duten partikularrek arintze bat lortuko dute zergatan.

Unai Rementeria, Bizkaiko ahaldun nagusia.
Unai Rementeria, Bizkaiko ahaldun nagusia. Marisol Ramirez / FOKU

Irune Lasa -

2018ko ekainak 12

Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak gaur jakinarazi duenez, azkenean ekainaren 26a izango aldundiaren berrikuntza funtsa sortzeko eguna. "Asko kostatu zaigu", aitortu du Rementeriak, "baina bakarra izango da Europan". Izan ere, denbora da aldundia tresna hau abian jarri nahian zebilela, enpresetan berrikuntza sustatzeko dirua lortzeko.

Hellburua funtsak 100 milioi euro iristea da. Partikularrek urtero gehienez bost mila euroko ekarpenak egin ahalko dituzte Innova Gordailuan, eta zergatan 750 euroko arintzea lortu horregatik, beti ere parte hartzea bost urtetan mantentzeko baldintzarekin. Horrez gain, eskuratutako parte hartzeak salbuetsita egongo dira ondarearen gaineko zergatik.

Hamar finantza entitatek hartuko dute parte funts honetarako kontratazioan, tartean Kutxabank, BBVA eta Santander.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna