Pilota

Arteagaren aldeko apustua Sanferminetan

Lasartearrak binakako torneoa jokatuko du Albisurekin. Asegarcek kanpoan utzi du Bengoetxea VI.a

Arteaga II.a pilota astintzeko prestatzen; eskuinetara, Elezkano II.a. JUANAN RUIZ / ARP
Imanol Magro Eizmendi.
2018ko ekainaren 12a
13:15
Entzun

Axier Arteaga aurrelari lasartearra izango da berritasun handiena aurtengo binakako torneoan. Asegarcek lau eta erdikotik kanpo utzi zuen, baina jokaturiko azken partidan, buruz buruko finaleko jaialdian, maila oso ona eman zuen, eta Asegarcek haren aldeko apustua egin du. Iaz urte oso txarra pasa zuen lesioekin, eta sanferminetan zapore garratz hori ahazteko aukera izango du. Arteaga binakako torneeoko A multzoan egongo da, Jon Ander Albisurekin batera. Multzo berean egongo dira Olaizola II.a-Imaz eta Irribarria-Zabaleta. Aurkezpenean, pilotari gehienek azken horiek jo dituzte faborito.

B multzoan, aldiz, Ezkurdia-Zabaleta egungo binakako txapeldun eta iazko torneoko irabazleak, Urrutikoetxea-Larunbe eta Altuna III.a-Martija egongo dira. Deigarria da Asegarcek Oinatz bengoetxea kanpoan utzi izana. Azken asteetan oinazpiko arazoak izan ditu, baina igandean Beasainen jokatzekoa da Unai Lasoren aurka, sanferminetak lau eta erdiko torneoan, beraz arazo fisikoengatik denik baztertu behar. Azken egunetan Unai Lasok jokatu zezakeela ere zabaldu zen, baina Asegarcek Arteaga nahiago izan du.

Torneoaren 44. aldia izango da, eta litekeena da uztailaren 6an hastea, ostirala. 7an lau eta erdiko finala jokatuko da, eta ohiko denez, binakako torneoa izango da feriaren bizkarrezurra. Ardoaren desafioa ere jokatuko da. Nafarroa Arena pilotalekua irekitzear dagoen arren, irailean espero da lehen partida, jaialdi guztiak Labriten izango dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.