Kontsumo prezioen indizea

Inflazioak %2ra jauzi egin du, erregai garestiagoengatik

Espero bezala, maiatzean hainbat sektoretako prezioek gora egin dute Hego Euskal Herrian, erregaiek garraioan, etxebizitzako gastuetan eta elikagai freskoen salneurrietan izandako eraginarengatik.

Erregaiak aspaldiko prezio garestienetan daude.
Erregaiak aspaldiko prezio garestienetan daude. Darwin / EFE

Irune Lasa -

2018ko ekainak 13

Maiatzean prezioak aurreko hilabeteetan baino dezente bizkorrago handitu dira Hego Euskal Herrian, eta, iazko maiatzarekin alderatuta, KPI kontsumo prezioen indizea %2raino handitu da, apirilean zenbatutako %1eko inflazio tasatik jauzi handia eginez. Hilabeteko tartea kontuan hartuta ere, hots apiril bukaeratik maiatz amaiera arteko prezioen igoera, ia puntu bat egin du gora indizeak, %0,9.

Bilakaera horren erantzule nagusia erregaien prezioak izan dira. Azken asteetan petrolioa aspaldiko salneurri garestienetan dabil nazioarteko merkatuetan. Hain zuzen, AEBek Irango itun nuklearra hautsi eta zigorrak iragarri ostean, maiatzaren erdialdean gainditu zuen Brent petrolio upelak 80 dolarren langa, eta 2014. urtetik izandako prezio garestiena iritsi zuen.

Eta, jakina, erregai garestiagoek zuzenean eragiten dute hainbat kontsumo prezioetan. Garraio prezio handiagoak ekartzen dituzte —%5 inguru hazi dira prezioak sektore horretan—, baita argindarraren prezioen igoera ere, eta beraz, etxebizitza gastuena ere. Era berean, elikagai freskoen salneurria handitu ohi dute. Maiatzean, adibidez, fruitu freskoak nabarmen garestitu dira, joan den urteko hilabete berean baino dezente gehiago. 

Herrialdeka, Gipuzkoan da handiena urte arteko inflazio tasa, %2,2koa. Nafarroan, tasa %2,1 hazi da; Araban, %2; eta Bizkaian %1,9an gelditu da.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna