Espainia

Maria Jose Segarra izango da Espainiako fiskal nagusi berria

Ministroen Kontseiluaren hurrengo bileran berretsiko dute haren hautagaitza. Sevillako (Espainia) fiskal nagusi karguan egon da Segarra azken urteetan.

BERRIA

Arantxa Elizegi Egilegor -

2018ko ekainak 13

Erabakia Espainiako Gobernuak berretsi behar duen arren, ez dirudi inork Maria Jose Segarraren hautagaitzaren aurka egingo duenik. Besteak beste, haren izena Dolores Delgado Justizia ministroak proposatu duelako.

Fiskalen Batasun Progresistako kidea da Segarra eta 30 urte daramatza zuzenbide alorrean lanean. 2004tik Sevillako (Andaluzia, Espainia) fiskal nagusia da. Tarte horretan bere gain izan dituen auzien arteko batzuk izan dira Alderdi Sozialistekin lotutako EREen auzia edota Marta del Castilloren desagertzearena. 

Hala, Jualian Sanchez Melgar fiskal nagusiaren tokia hartuko du Segarrak, Kongresuaren, Botore Judizialaren Kontseilu Nazionalaren eta Gorenaren onespena jaso ostean. Melgarrek berak ontzat eman du haren hautagaitza.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna