FUTBOLA

Julen Lopetegi kargugabetu dute

Luis Rubiales buru duen Espainiako Futbol Federazioak hautatzaile kargutik kendu du entrenatzaile asteasuarra, haiekin ezer hitz egin gabe Real Madrilekin sinatzeagatik. Fernando Hierrok ordezkatuko du.

Berria -

2018ko ekainak 13

Eskandaluarekin hasi da Espainiako selekzioaren egonaldia Errusiako Munduko Kopan. Luis Rubiales buru duen Espainiako Futbol Federazioak kargugabetu egin du Julen Lopetegi azken bi urteetan selekzioko hautatzaile izandakoa, txapelketa hasi bezperan eta Espainiak lehen partida jokatu baino bi egun lehenago. Arrazoia? Real Madrilek atzo jakinarazi zuela hiru denboralditarako kontratua adostu duela entrenatzaile asteasuarrarekin eta Lopetegik ez ziola Espainiako Federazioari horren inguruko inolako argibiderik eman.

"Ez da justua gure langile batek halako negoziazio bat egitea guri ezer esan gabe. Agiri bat kaleratu baino bost minutu lehenago izan genuen guztiaren berri, eta hori ezin da izan. Lan bikaina egin du Lopetegik, baina moduak ere garrantzitsuak dira. Errespetu handia diot Lopetegiri. Sekulako entrenatzailea da. Horregatik, oso zaila egin zait erabaki hau hartzea. Baina, esan bezala, moduak oso garrantzitsuak dira", esan du Rubialesek.

Fernando Hierro Real Madrileko jokalari ohi eta Espainiako selekzioko kirol zuzendari zenak ordezkaztuko du. Espainiak ostiralean jokatuko du lehen partida Errusiako Munduko Kopan, Sotxin, Portugalen aurka.  

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna