Politika

EAJk bi eserleku gehiago lortuko lituzke EAEko bozak gaur egingo balira

Eusko Jaurlaritzaren inkestaren arabera, EAJ 30 legebiltarkide lortuko lituzke, EH Bilduk 18, Elkarrekin Podemosek hamar, PSE-EEk bederatzi, PPk zazpi eta Ciudadanosek bat.

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, Eusko Legebiltzarrean hitz egiten, bere inbestidura saioan, 2016ko azaroaren 23an. /
Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, Eusko Legebiltzarrean hitz egiten, bere inbestidura saioan, 2016ko azaroaren 23an. / Adrian Ruiz de Hierro/EFE

Berria -

2018ko ekainak 13

EAJ indartsuagoa irudikatu du Eusko Jaurlaritzaren azken inkestak. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan hauteskunde autonomikoak gaur egingo balira, egun dituenak baino bi eserleku gehiego lortuko lituzke, inkestaren arabera. 30 parlamentari izango lituzke alderdi jeltzaleak Eusko Legebiltzarrean. EH Bilduk bigarren indarra izaten jarraituko luke egun legebiltzarrean duen indar berarekin: 18 ordezkari. Elkarrekin Podemosek, berriz, ordezkari bat galduko luke eta hamar parlamentari lortuko lituzke. Legebiltzarkide kopuru berarekin jarraituko luke PSE-EEk; bederatzirekin. PPk azken urteetako beheranzko joera gelditu ezinik segiko luke, eta bi eserleku galduko lituzke. Zazpirekin geldituko litzateke, beraz. Inkestak Ciudadanos legebiltzarrean sartuko litzatekeela dio. Ordezkari bat lortuko luke.

Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen alorreko ikerketa joan den maiatzaren 15ean egin zen. 2.313 pertsonei galdetu zieten beren boto asmoari buruz.

Emaitzak lurraldeka

EAJk Bizkaian lortuko luke hazkunderako legebiltzarkideetako bat. 12 lortuko lituzke guztira (botoen %42,7). EH Bilduk bost eskuratuko lituzke (%19,4); hiru Elkarrekin Posemosek (%12,6), 2016an baino bat gutxiago; beste hiru PSE-EEk (%11,3), eta bi PPk (%2,6).

Araban, Ciudadanosek lortuko lukeen ordezkaria da berrikuntzarik nabarmenena. Botoen %3,9arekin eskuratuko luke legebiltzarkidea. Bozkatuena, EAJ litzateke Araban ere (%29,9) eta zortzi parlamentari lituzke. Bost izango lirateke EH Bildurentzat (%20,1); lau lau eskuratuko lituzke PPk, egun dituenetatik bat galduta (%16,6); beste lau lituzke Elkarrekin Podemosek (%14,6), eta hiru ordezkari eskuratuko lituzke PSE-EEk (%11,9). Ciudadanosek ez luke ordezkaria lortzeko adina boto eskuratuko (%2,6).

Gipuzkoan, beste ordezkari bat irabaziko luke EAJk. Hamar lortuko lituzke, orotara (botoen %36,9arekin). EH Bilduk zortzi lortuko lituzke (%28,6); hiruna Elkarrekin Podemosek (%12,3) eta PSE-EEk (%11,7), eta PPk, bat galduta, ordezkari bakarrari eutsiko lioke (%6,4). Legebiltzarkiderik gabe geldituko litzateke Ciudadanos (%2).

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna