eLiburutegia

eLiburutegiak, liburuez gain, filmak eta audioliburuak eskainiko ditu

1.600 film eta egokitutako 600 audioliburu egongo dira gaurtik aurrera eskuragarri. Orain arte liburuak soilik eskaintzen zituen Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegien plataforman

Marisol Ramirez / Foku

Peru Azpillaga -

2018ko ekainak 13

Digitalizazioak kulturari eskaini ahal dion aukera ikusita, Eusko Jaurlaritzak eLiburutegia ekimena abiatu zuen 2014ko azaroan. Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegien plataforma da eLiburutegia. Orain arte liburuez soilik osatuta egon da, eta 15.000 liburu baino gehiego daude eskuragarri atari publikoan. Iaz 45.000 mailegu baino gehiago egin ziren. Aurten, proiektua bultzatzeko akordioa sinatu dute Infobibliotecas enpresarekin, eta horren bidez 1.600 film eta dokumental egongo dira eskuragarri atalean. Horretaz gain, plataforma digitalak egokitutako 600 audioliburu ere izango ditu, Daisy (Informazio Sistema Digital Irisgarria) formatuan, eta horien erdia euskaraz egongo dira.

"eLiburutegia proiektua bultzatu eta, era berean, egile eskubideak errespetatuko dituen eduki digitalen kontsumo arautu bat sustatu nahi dugu" adierazi du Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak. Horregatik sinatu dute akordio berria eta horri esker kulturari bultzada eman nahi diote eduki digital berriak eskainiz. 1.600 film daude eskuragarri atalean, baina hemendik gutxira kopuru hori handituko dutela azaldu dute –urte amaierarako 2.000 izatea espero da–. Film horien artean, dokumentalak eta laburrak egoteaz gain,1.500etik gora gazteleraz eskuragarri daude, euskaraz, berriz, 50 –urte amaieran 300–. Hainbat kasutan, gainera, pelikulak jatorrizko bertsioan ikusi ahal izango dira, betiere gaztelaniazko azpitituluekin.

Filmen aukeraketari lotuz liburuzainen lan talde bat aritu da sailkapenean, eta plataformaren arduradunek azaldu dutenez, helburua ez da film komertzialekin lehiatzea, baizik eta ikuspegi kulturala landuz ondare bihurtu diren filmak sustatzea. Sailak 93.000 euroko inbertsioa egingo du mailegu bakoitzaren prezioa ordainzeko –50 zentimo inguru– zerbitzua dohainik izan dadin. Erabiltzaileak 8 mailegu eskatu ahal izango ditu hilean eta hiru eguneko epea izango du nahi adina aldiz ikusteko.

Audioliburuak ere eskuragai

Filmez gain, 600 audioliburu ere egongo dira plataforman. Audioliburu horiek, Daisy formatuan daude, irakurtzeko zailtasunak dituzten pertsonentzat bereziki penstatutako formatua, hain zuzen ere. Sistema horrek zenbait aukera eskaintzen ditu: nabigazioarako era malguagoa, testuaren tamaina egokitu ahal izatea, audioaren abiadura moldatzea eta irakurketa markak ezartzeko aukera.

Formatua ikusmen edo dislexia arazoak dituzten pertsonentzat pentsatua dagoen arren, edonork izango du liburu horiek eskuratzeko aukera. "Aukera honen bidez, kulturaz gozatzeko aukera bermatu nahi diegu biztanle guztiei" nabarmendu du sailburuak. Argitaletxeekin batera abiatutako probako proiektua da, eta ez da baztertzen etorkizunean liburu gehiago egotea eskuragai. Egun liburuen horien erdia euskaraz daude.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna