Altsasuko auzia

Fiskaltzak helegitea jarri die Altsasuko eta Iruñeko istiluen auzietako epaiei

Bi auzietako gertakarietan "terrorismo delituak" izan zirela defendatu du fiskaltzak. 12 eta 62 urte arteko zigorrak eskatu ditu Altsasuko auzipetuentzako, eta 7 urtekoak Iruñeko istiluetan parte hartzea egotzita zigortu zituzten Errenteriako eta Beasaingo gazteentzako.

Altsasuko auziko epaiketa. /
Altsasuko auziko epaiketa. / Fernando Villar/Efe

Berria -

2018ko ekainak 14

Auzitegi Nazionaleko fiskaltza ez dator bat Altsasuko gertaeren auzian epaitegiek hartutako erabakiarekin; ezta Iruñean iazko martxoan izan ziren istiluekin lotutako auziko epaiarekin ere. Bi kausuetan helegitea aurkeztu du, eta zigor gogorragoak eskatu ditu auzipetuentzako, "terrorismo delituak" egin zituztela argudiatuta.

Altsasuko auzian, Fiskalak 12 eta 62 urte arteko zigorrak eskatzen zituen zortzi gazteen aurka, baina epaitegiak bi eta hamahiru urte artekoak ezarri zizkien, terrorismorik ez zela egon iritzita. Zortzi gazteei ezarritako zigorrak gehiegizkoak direla salatu dute bai haien gurasoek eta baita zuzenbide alorreko hainbat adituk ere. Iñaki Lasagabaster juristak eta Sonia Ontorio abokatuak, esaterako, "mendeku gosez" idatzitako epaia dela salatu dute.

Larunbat honetan manifestazio erraldoia egitekoa dute Iruñean, Altsasuko gazteen alde. Dagoeneko babes ugari jaso ditu deialdiak, besteak beste, Nafarroako Gobernua sostengatzen duten alderdiena.

Iruñeko istiluetan parte hartzea egotzita, bina urteko zigorra ezarri zien Auzitegi Nazionalak Errenteriako hiru gazteri eta Beasaingo beste bati. Fiskalak, ordea, zazpi urteko zigor eskaria aurkeztu du, leporatu zitzaien desordena publiko delitua "terrorista" gisa sailkatu behar zela iritzita. Auzitegiko epaimahaiak ebatzi zuen gazteek Iruñeko istiluetan parte hartu zutela, baina ezin dela frogatu "erakunde terrorista baten pean" jardun zutela.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna