Artea

AEBetako pop artearen bilduma zabala, Donostian

POP POP POP American Pop Art erakusketan, arte mugimendu horren ordezkari nagusi izan ziren bost artistaren ehun bat lan bildu dituzte Kubo-Kutxa aretoan: Andy Warhol, Keith Haring, Robert Indiana, Roy Lichtenstein eta Robert Rauschenberg sortzaileenak.

Ainhoa Sarasola -

2018ko ekainak 14

1950eko hamarkadaren erdialdean jaio zen pop artearen mugimendua, Ingalaterran, eta berehala zabaldu zen AEBetara. Espresionismo abstraktuari aurre egin nahi zion korronte berritzaile horrek; artea elitismotik aldendu, eta publiko zabalaren eskura jarri nahi zuen. Horretarako, besteak beste, herritarren eguneroko objektuak eta irudiak eraman zituzten sortzaileek beren lanetara.

POP POP POP American Pop Art izenburupean, mugimendu horren adibide diren ehun bat lan nahiz objektu bildu dituzte Donostiako Kubo Kutxa aretoan. Korronte horretako ordezkari nagusi izan ziren bost artistaren lanak dira: Andy Warhol, Keith Haring, Robert Indiana, Roy Lichtenstein eta Robert Rauschenbergenak. Sortzaile bakoitzari gune bat eskaini diote erakustaretoan.  

Bihar irekiko ditu ateak, eta irailaren 30era bitarte egongo da zabalik erakusketa.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna