Sare sozialak

Ordenagailuko saguaren mugimenduak ere kontrolatzen dituela baieztatu du Facebookek

AEBetako senatuak eskatuta idatzi duen txostenean baieztatu du hori Mark Zuckerbergen konpainiak.

Mark Zuckerberg, apirilean, AEBetako Kongresuan. /
Mark Zuckerberg, apirilean, AEBetako Kongresuan. / MICHAEL REYNOLDS/Efe

Berria -

2018ko ekainak 14

Erabiltzaileen datuen kudeaketari buruz galdetegi mardula igorri zion Senatuak Facebooki, eta galdera haiei guztiei erantzunez, 228 orrialdetako txostena osatu du sare sozialak. Erabiltzen dituen teknikak azaltzen ditu, besteak beste Zuckerbergek, eta haien artean, ordenagailuaren pantailan saguarekin egindako mugimenduak aztertzen dituela baieztatu du. Hori "gizakiak robotengandik bereizteko" erabili daitekeela azaldu du sare sozialak, baina ez du argi utzi berak horretarako bakarrik erabiltzen duen edo beste zerbaitetarako ere baliatzen ote duen. Izan ere, Facebooki leporatu izan zaio saguaren ibilera arakatuta jakiten duela zein iragarkitan egiten duen klik erabiltzaileak, eta baita pantailako zein gunetan egiten dituen geldialdiak, eta haiek zenbat denborakoak diren ere.

Horretaz gain, erabiltzaileak Facebook aurreneko pantaila gisara edo bigarren moduan erabiltzen duen ere aztertzen du sare sozialak, txostenaren arabera. Erabiltzaile bakoitza sare sozialera zein euskarritatik sartzen den ere aztertzen du, bere esanetara, eskaintza ahalik eta egokiena egiteko euskarri bakoitzean.

Erabiltzaileak baliatzen dituen euskarriak arakatzen ditu, txostenean jaso duenez, eta hark darabilen sistema operatiboa jakin dezake, hardware eta software bertsioak, bateria zenbat dagoen beteta, eta gailuaren almazenerako gaitasuna. Gailuan jarrita dauden aplikazioen izenak eta artxiboenak ere eskuratu ditzake. Ez hori bakarrik: bluetooth seinalea har dezake, eta gailuaren inguruan dauden Wifi konexioen inguruko informazioa bildu. Erabiltzaileak interneterako konexioa zein enpresarekin duen, telefono zenbakia, IP zenbakia, GPSaren lokalizazioa, argazki kamera, argazkiak...

Mikrofonorik ez duela erabiltzen nabarmendu du.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna