Gizartea

Amaia Agirregabiria kalean da, hirugarren graduan

Hirugarren graduan egongo da bi urte eta erdiko kartzela zigorra bete artean. Espetxean egin beharko du lo, eta Gipuzkoatik ezingo da irten. Pasaiako alkate ohia trafiko istilu batekin lotuta espetxeratu zuten.

Agirregabiria, gaur, giltzapetik atera denean. /
Agirregabiria, gaur, giltzapetik atera denean. / Oarsoaldeko Hitza

Olatz Mitxelena - 'Oarsoaldeko Hitza' -

2018ko ekainak 15

250 egun Martutenen preso eman ondoren, gaur atera da Amaia Agirregabiria Martuteneko espetxetik. 10:30ak pasatxo ziren kartzelako burdin sareak zeharkatu dituenean. Zain zituen kanpoan etxekoak eta lagunak, baita harekin batera zigortutako Iker Rokandio ere.

Biak daude, beraz, hirugarren graduan, eta hala jarraituko dute bi urte eta erdiko kartzela zigorra bete artean, kartzelara lotarako itzuliz, eta Gipuzkoatik ezin irtenda.

Harrera Pasai Antxon

Agirregabiria eta Rokandioren aldeko babes taldeak harrera antolatu du gaurko Pasai Antxon. 20:00etan izango da ekitaldia, Gure Zumardian.

Informazio gehiago Oarsoaldeko Hitza-n.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna