Espainia

Rajoyk Kongresuko diputatu izateari utzi dio

PPko presidente izateari utziko dio alderdiak uztailaren 20an eta 21ean egingo duen ezohiko kongresuan.

Mariano Rajoy PPko presidentea, artxiboko irudi batean. MARISCAL, EFE
2018ko ekainaren 15a
20:59
Entzun

Mariano Rajoy Espainiako presidente ohi eta PPko presidenteak Espainiako Kongresuko diputatu izateari utzi dio. Ekainaren 2ra arte Espainiako gobernuburu izan denak guztiz utzi ditu, beraz, bere gain zituen kargu publiko guztiak, eta beste urrats bat egin du ibilbide politikoa amaitzeko hartu duen erabakian.

Oraindik, baina, PPko presidentearen lekua hartuko duen hurrena nor izango den aukeratzeko prozesua gidatuko du Rajoyk. Uztailaren 20an eta 21ean aukeratuko du alderdi popularrak Rajoyren ordezkoa, ezohiko kongresu batean. Hamalau urte egin ditu PPko presidente gisa.

Gurtel auziko epaiak sortutako lurrikara politikoaren ondorioz kanporatu zuten Rajoy Espainiako Gobernutik, PSOEk aukeztutako zentsura mozio baten bidez. Ekainaren 2an, Pedro Sanchez izendatu zuten presidente.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.