Munduko kopa

Mexikok ezustekoa eman du Alemaniari 0-1 irabazita

35. minutuan sartu du gola Lozanok. Alemaniak uste baino itxura kaskarragoa eman du.

jarraia153464.jpg
2018ko ekainaren 17a
19:05
Entzun

Munduko txapelduna da egun Alemania, baina, aurreikuspen guztien kontra, Mexikok irabazi egin dio gaur munduko kopan jokatu duen lehen partidan. Mexiko ez da kikildu alemaniarren aurrean, ondo eutsi dio hasieratik, eta lotsagabe aritu da gainera erasoan, arriskua sortuz, batez ere kontraerasoan. Halaxe iritsi da gola, lehen zatiaren 35. minutuan, Lozanok sartu du Mexikorentzat.

Bigarren zatian Alemania gehiago izan da, saiatu da mundu guztitik gola egiten, baina amerikarrek ondo defentsa ona egin dute eta azkenean halaxe bukatu da partida.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.