Gizartea

Bizikidetza ereduak aldatu egin dira Euskal Herrian, baina familia politikak motel ari dira egokitzen

 

Julen Aperribai -

2018ko ekainak 19

Euskal Herriak Europako Batasunaren gero eta antz handiagoa du bizikidetza unitateei dagokienez. Hala diote, behintzat, Gaindegiaren datuek. Familien tamaina txikitzen ari da, gero eta gehiago dira guraso bakarreko familiak, gero eta gehiago dira bakarrik bizi direnak... Biztanleria zahartzen ari da, gainera, baina, EBrekin alderatuta, bakarrik bizi direnen proportzioa ez da handia: 65 urte baino gehiago dituztenen %23,5 bizi dira bakarrik.

Komunitate zaurgarriek behar berriak dituzte, baina haientzako politiken egokitzapena makal doa.