Nazioartekotzea

Milango bulegoa zabaldu du Jaurlaritzak

Italian inbertitu nahi duten euskal enpresak laguntzea da bulego berriaren helburua.

Tapia, gaur, Milanen.
Tapia, gaur, Milanen. Xabier Martin

Xabier Martin -

2018ko ekainak 19

Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren (Basque Trade and Invest) hamazazpigarren bulegoa da Milangoa (Lombardia, Italia). Gaur goizean inauguratu du Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapenerako sailburuak.

Italia oso merkatu garrantzitsua da Euskal Herriko enpresentzat. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako enpresen kasuan, nazioarteko merkatu handienetan bosgarrena da Italiakoa.

Milan aukeratzea ez da kasualitatea izan, Lombardiako hiriburua baita Italiaren benetako hiriburu ekonomikoa, herrialdearen iparraldean biltzen delako puntako industria. Alde horretatik Euskal Herria eta Lombardia antzekoak direla esan du Tapiak, Milango Merkataritza Ganberan egindako hitzaldi laburrean: "Antzekotasun handiak dituzte eremu biek, ekosistema propioak, industriarako egonkortasun politikoa eta ekonomikoa, eta, sinergiak sortuz, lehiakortasuna handitu daiteke".

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna