Literatura

'Maitatu zure egunak' plazaratu du Pako Aristik

Seigarren poesia liburua du idazleak, eta "narratzailearen aurka borrokan" aritu da bertan bildutako poemak sortzeko. Erein argitaletxearekin kaleratu du lana.

Pako Aristi, artxiboko irudi batean.
Pako Aristi, artxiboko irudi batean. Andoni Canellada / Foku

Ainhoa Sarasola -

2018ko ekainak 19

Kazetaritzan urte askoan aritua da Pako Aristi, eta nobelagintzan nahiz ipuingintzan ere hainbat lan argitaratutakoa da. Poesia ere ez du inoiz arrotza izan, eta seigarren poema liburua plazaratu du orain, Maitatu zure egunak (Erein). Bertan jaso dituen poemak osatzeko "narratzailearen aurka borrokan" aritu dela azaldu du liburuaren aurkezpenean. Izan ere, haren ustez, "hirugarren dimentsio bat" da poesiarena, gertakarien eta haien interpretazioen arteko gatazketatik albo batera dagoena. "Poesia hirugarren pauso bat da: gerla horretaz landa, hizkuntza berri bat dakar, arketipoak sortzen ditu, erreferente ezberdinak, paradigmak, gauzak esateko beste modu bat, deigarria dena, iradokitzailea, eta, batez ere, sintesia praktikatzen duena". Ideia horri jarraiki idatzi ditu liburuko poemak.

Askotariko gaiak hartu ditu hizpide testuetan, baina, batez ere, bost gai nagusi agertzen direla azaldu du: egunero mundura esnatzeak eragiten dion harridura; gizartearen eta norbanakoaren arteko tentsioa; zahartzaroa nola bizi; egiaren eta ipuinen arteko aldea; eta ego-ak azken urteotan izan duen "inflazioa". 

 

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna