Munduko Kopa

Senegal 1-2 nagusitu zaio Poloniari

Cion erdilari poloniarrak bere atean sartu du gola eta Niangek egin du Senegalen bigarrena. Krychowiakek aldea murriztu du partida amaieran.

Senegal, neurketako lehen gola ospatzen, Poloniako jokalariak  burumakur direla. FELIPE TRUEBA, EFE
2018ko ekainaren 19a
19:35
Entzun

Elkarri errespetua ziotela argi gelditu da Poloniaren eta Senegalen arteko partidaren hasieran. Aurkariari neurria hartzeko ahaleginean joan dira lehen 20 minutuak eta, ez batak ez besteak, ez dute arriskurik sortu.

Senegalek lehen gola egin du 38. minutuan. Niangek lapurtutako baloi bat jaso du Manek, eta Gueyeri egin dion pasea moztu nahian, bere atean sartu du baloia Coin erdilari poloniarrak.

Galdutako baloi baten ondorioz jaso du bigarren gola ere Poloniak, bigarren zatian. Krychowiakek atzera eginiko pase kaxkar bat baliatu du Niangek, azkartasunari etekina atera dio, eta Szczesny atezaina baino lehen iritsi da baloira, ondoren atea zulatzeko.

Poloniak ez du markagailua iraultzeko ahalmena izan zezakeenaren arriskurik agertu, eta 86. minutuan Krychowiaek buruz aldea murriztu duen arren, Senegalek ez du estuasun handirik izan neurketaren amaieran hiru puntuak eskuratzeko.

Senegal H taldeko buru da Japoniarekin batera, multzoko talde guztiek lehen partida jokatu ostean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.