Munduko Kopa

Final-zortzirenak eskura ditu Errusiak, Egiptori 3-1 irabazita

Hiru gol egin ditu Errusiak 15 minutuko tartean. Salahk aldea murriztu du penaltiz, baina Egipto ez da markagailuari buelta emateko gai izan.

Cheryshev aurrelari errusiarrak bi eta hutsekoa egin duen unea. JUAN HERRERO, EFE
2018ko ekainaren 19a
21:57
Entzun

Errusiapartida hasieratik nagusi izan den arren, Egiptok lehen zatian erakutsi du bazela gol aukerak sortzeko gai, eta etxeko taldeak hutsen bat eginez gero, partida irabazteko prest zegoela.

Ez da halakorik gertatu, ordea. Atsedenaldira bi taldeak golik egin gabe iritsi diren arren, bestelakoa izan da bigarren zatia. Atsedenalditik itzuli eta gutxira egin du Errusiak lehen gola. Zobninek El Shenawy atezain egiptoarraren aldaratzea errematatu du, jaurtiketa kanpora zihoan, baina baloiak Fathiren gorputzean jo du eta sareetara bidali du nahigabe. 47. minutua zen.

Hamabi minutu eskasera, 59.ean, bi eta hutsekoa egin du Cheryshevek. Samedovek utzitako baloia atera jaurti du lehen ukituan.

Ez du askorik itxaron Dzyubak hirugarrena sartzeko. 61. minutuan, aurrelari errusiarrek baloia kontrolatu du area barruan, gogor jaurti du atera.

Salahk penaltiz murriztu du aldea markagailuan, 73. minutuan, eta Egiptok gora egin du berdinketaren bila, baina beranduegi izan da ordurako eta 3-1 amaitu da neurketa.

Errusiak final-zortzirenetarako sailkatzeko bidea egina du ia, bigarren partida irabazita. Egiptok, berriz, oso zaila du kanporaketetarako sailkatzea eta ziurrenik hurrena izango du txapelketa honetako azken partida.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.