Munduko Kopa

Ronaldoren gol bati esker irabazi dio Portugalek Marokori

Ronaldok 4. minutuan egin du partidako gol bakarra. Maroko Munduko kopatik kanpo gelditu da eta Espainiaren aurka jokatuko du azken partida.

Cristiano Ronaldo aurrelari potugaldarra, baloiarekin, Hakim Ziyach jokalari marokoarraren sarrera sahiestu nahian, gaurko neurketan. /
Cristiano Ronaldo aurrelari potugaldarra, baloiarekin, Hakim Ziyach jokalari marokoarraren sarrera sahiestu nahian, gaurko neurketan. / Facundo Arrizabalaga/EFE

Berria -

2018ko ekainak 20

Cristiano Ronaldo Real Madrileko jokalariak golak egiten jarraitzen du. Partida hasi bezain laster, 4. minutuan egin du gola, korner jokaldi batean, buruz. Partida erabaki du Ronaldoren gol horrek, neurketako bakarra izan baita.

Hiru puntuak eskuratuta, Portugal da B multzoko buru, oraingoz. Espainiak eta Saudi Arabiak 20:00etan jokatuko duten partidak erabakiko du bigarren jardunaldiaren ostean taldeko sailkapena nola geldituko den.

Marokok, berriz, gol aukerak sortu dituen arren, ez du punturik batzea lortu, eta matematikoki Munduko Kopatik kanporatuta gelditu den lehen taldea da. Ligaxkako hirugarren partida Espainiaren aurka jokatuko du, eta horixe izango da txapelketako azken neurketa talde marokoarrarentzat.

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna