Munduko Kopa

Luis Suarezek Uruguai sailkatu du, eta Arabia Saudi kanporatu

Bartzelona taldeko aurrelari uruguaiarrak 23. minutuan egin du neurketako gol bakarra, Arabia Saudiko atezainaren huts bat baliatuta.

Luis Suarez aurrelari uruguaiarra, Saudi Arabiaren kontrako partidan egin duen gola ospatzen. /
Luis Suarez aurrelari uruguaiarra, Saudi Arabiaren kontrako partidan egin duen gola ospatzen. / Khaled Elfiqi/EFE

Berria -

2018ko ekainak 20

Uruguaiko selekzioarekin ehungarren partida jokatu duen egunean, Luis Suarezek final-zortzirenetarako sailkatu du bere taldea, lehen zatian egin duen golari esker. Neurketako gol bakarra izan da.

Suarezek etekina atera dio Al Owais atezain saudiaren huts egiteari. Korner batean oker atera da baloiaren bila atetik, eta Suarezek bigarren zutoinera iritsi zaion baloia bidali du sareetara.

Hortik aurrera, markagailuko aldea eustera bideratu ditu ahaleginak Uruguaik, eta maila handiko partida jokatu gabe lortu du helburua.

Saudi Arabiak oso maila apala erakutsi du gaurko neurketan ere, eta, jokatu dituen bi partidak galduta, kanporatuta gelditu da Munduko Kopatik.