Erresistentzia kutxa

Prekarietatea gehien pairatzen dutenentzat Borroka Kutxa indartu du LABek

Lanaldi partziala duen langile batek lanaldi osokoen kopuru bera jasoko du aurrerantzean, “langileekiko diskriminazio positiboa” ezarriz

jarraia153613.jpg
Lander Muñagorri Garmendia.
2018ko ekainaren 21a
13:57
Entzun

Azken hilabeteetan sindikatuen jardunari buruz hitz egiterakoan erresistentzia kutxa behin eta berriro aipatu izan da. Eztabaida horren erdian LABek bere Borroka Kutxa indartuko duela adierazi du gaur ohar bidez. Sindikatuaren Batzar Nazionalak 2010ean sortu zuen baliabide hori, eta “prekarietatea gehien pairatzen duten eta horren sindikalizatuta ez dauden sektoreei borroka tresnak eskaini nahi dizkiegu”. Borroka Kutxaren kobertura handitu egingo dute horrela, kasuistika berriak aintzat hartu, kutxatik laguntza jasotzeko bete behar diren gutxieneko greba egunak murriztu, eta greba egun bakoitzeko jasoko den kopurua handitu.

Borroka Kutxaren ezaugarriak aldatzerako garaian, “langileekiko diskriminazio positiboari” heldu zaio. Era horretan, lanaldi partziala duen langile batek lanaldi osokoen kopuru bera jasoko lukete greba egun bakoitzeko, eta jaso ahal den gehienezko diru kopurua ere finkatu dute: 1.500 euro. “Era honetan, gehien behar duten horiek babestea da kutxaren lehentasuna”, sindikatuaren arabera. Horretaz aparte, baliabide ekonomiko hori grebei aurre egiteko soilik erabili beharrean ekintza sindikalaren ondorioz jasotako isun eta zigorrei aurre egiteko ere erabiliko da, 10.000 euro arteko kobertura bermatuz. “Horri esker, Mozal Legea bezalako neurri errepresiboek ez dute sindikatuaren ekintza sindikala baldintzatuko”.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.