AHT

Lurrak erabili ezinak behartu du Adif AHTko zati baten kontratua etetera

OHL, Agrupacion Guinovar Obras eta Adolfo Sobrino enpresek osatutako taldeak eta Adifek adostu dute irtenbidea, "interes orokorraren izenean".  

AHTaren kontrako mendi martxa bat, Abadiño parean. BERRIA
inaki petxarroman
2018ko ekainaren 22a
09:39
Entzun

Atxondo-Abadiño zatiko abiadura handiko treneko obrak oztopo ugari izaten ari dira aurrera egiteko. Orain, Espainiako Gobernuak baimena eman dio Trenbide Azpiegituretako Kudeatzaile Adifi eta zati horretako enpresa emakidunei bertan behera uztera lanak aurrera eramateko lotzen zituen kontratua. Duela hiru urte adjudikatu zioten zati hori enpresei, 2015ko ekainaren 26an, baina ezin izan dute lurretara sartu, besteak beste, desjabetzeekin izan dituzten arazoengatik. Besteak beste, Atxondoko Udalak eta lur jabeek uko egin diote desjabetze agiriak sinatu eta lurrak uzteari.

Arazoa konpondu ez denez, eta, beharrezko lur eremu guztia erabiltzeko aukera ez dutenez, enpresek Sustapen Ministerioari eskatu zioten kontratua desegitea, eta administrazioak aintzat hartu du eskaria. Orain, Adifek berriz ere zati horretako lanak lizitatu beharko ditu, moldatzen ari diren proiektu berria onartu ostean.

Atxondo-Abadiño AHT zatiak 6,6 kilometro luze zituen eta 56,78 milioi eurotan eskaini zioten enpresa taldeari.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.