Gizartea

Zirku animaliadunen eta zezenketen amaiera galdegin dute Bilbon

Animalistak elkarteak deituta, manifestazioa egin dute Bilbon, animalien "esplotazio bidegabea" salatzeko.

Zezenketen eta animaliadun zirkuen kontrako manifestazioa, gaur, Bilbon. ANIMALISTAK
2018ko ekainaren 23a
08:08
Entzun

Bilboko Moyua plazatik Arriaga antzoki pareraino, "zezenketen eta zirku animaliadunen" aurka mobilizatu dira, Animalistak elkarteak antolatutako manifestazioan. Hainbat elkarte animalistak eta Udal Berri Bilboko udal taldeak babestu dute protesta.

Bilboko Kale Nagusitik egin duen ibilbidean, animalien "esplotazio bidegabea" salatu dute kartelek, eta "animalien askapena" exijitzeko leloak oihukatu dituzte manifestariek. "Animalien eskubideak" aldarrikatu dituzte.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.