UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK

EH Bilduk agindu du hauteskundeak "irabaztera" aterako dela

Ohiko batzar orokorra egin du EH Bilduk, eta ofizialki aurkeztu ditu 2019ko hauteskundeetako zerrendaburuak.

EH Bilduko zerrendaburuak, Arnaldo Otegi koordinazailearekin.
EH Bilduko zerrendaburuak, Arnaldo Otegi koordinazailearekin. Idoia Zabaleta / Foku

Jon O. Urain -

2018ko ekainak 23

EH Bildu "irabaztera" aterako da datorren urteko udal eta foru hauteskundeetan, "hautagaitza eta programa onenak" dituelako. Horrela adierazi du Arnaldo Otegi koalizio subiranistako koordinatzaileak: "Guk ez dugu sekula independentziaren eta justizia sozialaren partida jokatu aurretik utziko".

EH Bilduk ohoiko batzar orokorra egin du Donostian, eta, bertan, ofizialki aurkeztu dituzte 2019ko udal eta foru bozetan zerrendaburu izango diren hautagaiak. Bertan izan dira Jone Goirizelaia, Reyes Karrere, Miren Larrion eta Joseba Asiron Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñeko alkategaiak, Kike Fernandez Pinedo, Bea Ilardia eta Juan Karlos Izagirre Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkako ahaldungai nagusiak eta Bakartxo Ruiz Nafarroako Gobernuko lehendakarigaia.

Hain justu, Ruiz izan da ekitaldian hitza hartu dutenetako bat, eta Nafarroako hauteskundeei begira jarri da. Azaldu du "2015ean hasitako aldaketa politikoaren eremua indartu eta zabaltzea" dela erronka, eta "bide horretan jarraitzeko aldaketa espirituari eusteko konpromisoa" adierazi du, "eraldaketa sakonagoa" erdiesteko. Funtsean, hitzeman du Euskal Herri "justuago" baten alde lan egingo dutela.

Ilardia, berriz, "ilusio berrituaz" aurkeztuko da bozetara, eta "herritarrengandik gertu bainoago, herritarren artean egoteko borondatea" agertu du. Halaber, uste du "jendearen arazoei irtenbideak eskaintzeko giltza" izan behar duela EH Bilduk, eta "jendearekin egon, jendea entzun, eta jendeari erantzuteko gaitasuna" izan behar duela.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna