Altsauko auzia

Altsasuko auzipetuentzat justizia eskatu du manifestazio batek Madrilen

Madril Altsasurekin plataformak antolatu du martxa. Ekitaldian izan dira Altsasuko Gurasoak.

Madrilgo manifestazioaren une bat. @ALTSASUGURASOAK
2018ko ekainaren 23a
08:08
Entzun

Oraingoan ez dira epaiketara joan, baizik eta elkartasun ekintza batera. Altsasutik dozenaka herritar, horien artean auzipetuen senide batzuk ere bai, Madrilen izan dira, zigortutako gazteentzat justizia eskatzeko Madrilgo plataformak antolatu duen manifestaziora, eta txaloka hartu dituzte bertaratutakoek. Hunkituta erantzun dute.

Puerta del Soletik abiatu da martxa, eta Espainiako Justizia Ministerioaren aurrean bukatu dute. Ehunka herritarrek babestu dituzte Altsasuko auzipetuen senideak, justizia eskatu dute haientzat, eta baita aske uzteko ere.

Amnesty Internationalek, berriz, salatu du Altsasuko auzia ez litzatekeela "inoiz" epaitu behar terrorismo delitu bat izan balitz bezala. Auzia terrorismo gisa epaitzeak auzibide guztian eragin nabarmena izan duela ohartarazi du.

Nahiz eta terrorismo deliturik ez dieten egotzi azkenean, horrek epaiketa guztian eragina izan duela ohartarazi du taldeak. Baldintzarik gabe kartzelatu izana ere kritikatu du.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.