Artea

Gure Artea sariak, Gema Intxausti, Erlea Maneros eta Bulegoa z/b taldeari

18.000 euro jasoko ditu bakoitzak.

Bngen Zupiria sailburua eta irabazlek, gaur, Donostin.
Bngen Zupiria sailburua eta irabazlek, gaur, Donostin. Juan Carlos Ruiz / Foku

Mikel Lizarralde -

2018ko ekainak 25

Ibilbide artistikoa saritzen duen modalitatean, Gema Intxausti Miangolarrak (Gernika-Lumo, Bizkaia, 1966) jasoko du Gure Artea saria. Sorkuntza lana aitortzeko saria Erlea Maneros Zabalarentzat (Bilbo, 1977) izango da, eta arte plastiko eta ikusizko arloan agenteek egindako lana aitortzeko saria, berriz, Bulegoa z/b taldearentzat. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak azaldu duenez, udazkenean, urrian edo azaroan egingo da saria banatzeko ekitaldi ofiziala.

Sailburuak Donostiako San Telmo museoan izandako ekitaldi batean iragarri du albistea, eta harekin batera izan dira saria jaso duten artista eta eragileak: Intxausti, Maneros, eta Miren Jaio eta Leire Bergara, Bulegoa z/b-ren izenean —Beatriz Caviak eta Isabel Naveranek osatzen dute taldea—.

Zupiriak nabarmendu du sariak "funtsezkoak" direla saritutako artisten lana ikusgarriago egiteko eta Euskal Herrian arte plastikoen eta ikusizkoen alorrean egiten dena ezagutarazteko.

Epaimahaia Alaitz Arenzanak, Iñaki Garmendiak, Lourdes Mendezek, Manuel Ziraukik eta Clara Monterok —buru izan da— osatu dute.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna