LGTBI+ Kolektiboaren Nazioarteko Eguna

Bizkaiko E28 koordinakundeak gogoeta eskatu du LGTBI+ kolektibo barruko botere harremanen inguruan

LGTBI+ kolektiboan emakume lesbiana, bisexual eta transexualek duten ikusgarritasun faltaz ohartarazi dute.

Bilbon gaur egindako agerraldia. JUNE PRIETO / FOKU
Ibai Maruri Bilbao.
2018ko ekainaren 26a
19:24
Entzun

Bizkaiko E28 koordinakundeak ohartarazi du lesbofobia, bifobia eta transmisoginia "indarkeria bortitzak" direla hainbat esparrutan: intituzionalean, familiartekoan eta pertsona artekoan, baina baita feminismoaren eta LGTBI+ kolektiboaren barruan ere. "Gaur egun patriarkatuak zapaldutako eta cisarauak eta heteroarauak zeharkatutako inor ez da indarkeriatik aparte bizi".  Dei egin du ostegunean hori salatzera , LGTBI+ Kolektiboaren Nazioarteko Egunean.

Aurten 40 urte beteko dira Bizkaiko LGTBI+ kolektiboak sexu askapenaren aldeko lehen manifestazioa egin zuenetik. Gogoratu dute orduan "epaile faxisten depurazioa" eskatzea izan zela kalera atera zituen helburua. Harrezkero, aldatuz joan dira aldarrikapenak, baita lortutako helburuak ere. Eta beti elkarrekin egin direla azpimarratu dute. "Zisheteropatriarkatuari aurre egiteko, batasuna behar dugu, baina ulertu behar dugu guztiok ez dugula era berean sufritzen. Beste zapalketa ardatz batzuek ere zeharkatzen gaituzte: arrazakeria, kapitalismoa, kapazitismoa zapaldu edo boterea ematen diguten gizarte egiturak dira". Horregatik, gogoeta eskatu dute kolektibo barruan ere, azter dezan zer botere harreman dauden eta nortzuk diren ikusgarri. Emakume lesbiana, bisexual eta transexualak ikusezinak direla ohartarazi dute. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.