Literatura

Bizitzari zentzua eman beharraz

Juanjo Olasagarrek bere laugarren poema liburua argitaratu du: 'Ia hemen'.

Juanjo Olasagarre, 2017ko irudi batean.
Juanjo Olasagarre, 2017ko irudi batean. Mariso Ramirez / Foku

Mikel Lizarralde -

2018ko ekainak 27

Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen duen Xabier Lete poesia saria irabazi zuen iaz Juanjo Olasagarrek (Arbizu, Nafarroa, 1963), eta lan irabazle hori argitaratu du orain Pamielak: Ia hemen. Gaur goizean aurkeztu dute liburua Olasagarrek berak, Mari Jose Telleria diputazioko Kultura zuzendariak eta Jose Anjel Irigarai Pamielako ordezkariak.

Laugarren poesia liburua du honako hau Olasagarrek, Gaupasak (Susa, 1991), Bizi puskak (Susa, 1996) eta Puskak biziz (Susa, 2000) lanen ondoren. Hemezortzi urte igaro dira azkeneko bilduma kaleratu zuenetik, baina denbora horretan guztian ez dio idazteari utzi. "Ohituragatik" idazten du, berak aitortu duenez: "22 urterekin hasi nintzen, eta, eguneroko hori ez badut betetzen, eguna hutsa iruditzen zait". Poemaren bidez, saiatzen da "egunari zentzu bat ematen".

Xabier Leteren izena daraman saria irabazi du Olasagarrek, eta, hura bezala, bizitzari zentzu bat ematen saiatzen da, nahiz eta sinestuna ez izan: "Poemek balio didate bizi dudan anabasa antolatu eta hari ordena bat emateko; ni baino gorago dagoen hori ulertzeko". Azken batean, "egunerokotasunetik pixka bat gorago" dagoen zerbait egiten ahalegintzen da. "Nahikoa da poema irakurtzen duenak une horretan bere kontzientzia transzenditzea, nahiz eta 30 segundora beste zerbaiterara egon".

Laugarren aldia bete du Xabier Lete poesia sariketak. Aurretik, Karlos Linazasoro (Ezer gehiago behar gabe, 2012), Luis Garde (Eremuen berkalifikatzea, 2014) eta Asier Serrano (Linbotarrak, 2016) izan ziren garaile.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna