Komunikazioa

Euskadi Irratiak 100.000 entzule ditu astegunetan, EGMren arabera

Gazteak 88.000 entzule ditu, eta Radio Euskadik, 147.000. EITB taldeko irrati guztiak aintzat hartuta, 35.000 entzule galdu dituzte aurreko neurketarekin alderatuz gero.

Maite Artola eta Manu Etxezortu esatariak
Maite Artola eta Manu Etxezortu esatariak EITB

Urtzi Urkizu -

2018ko ekainak 27

AIMC enpresak Estudio General de Medios ikerketaren urteko bigarren neurketa plazaratu du gaur. Horren arabera, Euskadi Irratiak 100.000 entzule ditu, apirilean baino 25.000 gehiago —2017ko apirilean, berriz, 131.000 entzule zituela argitaratu zuen AIMCk—. Hainbat adituk ohartarazi izan zute laginak txikiak direla eta tentuz hartu behar direla datuak. Irrati datuak lortzeko 3.130 inkesta egiten dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta 709 Nafarroan.

Gaztea irrati formulak 88.000 entzule ditu EGMren azkeneko neurketaren arabera, aurrekoan baino 8.000 gutxiago.

Radio Euskadik, berriz, 147.000 entzule ditu, aurreko inkestan baino 18.000 entzule gutxiago.

EITB taldeko irratiek orotara 367.000 entzule dituztela eman du aditzera EGMk —aurreko neurketan 402.000 izan zituen—.

EGMren arabera, 856.000 lagunek ikusten dute egunero ETB. EITBko hedabideek 1.212.000 hartzaile dituzte, irrati entzuleak eta telebistako ikus-entzuleak batuz gero.

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna