INDARKERIA MATXISTA

Fiskaltzak auzi saioa galdegin du pasaportea eskatu duen erasotzailea preso sartzeko eskatuz

Sanferminetako erasotzaileetako batek pasaportea lortu nahi izan du. Espainiako Poliziaren arabera, Antonio Manuel Guerrero guardia zibila ekainaren 25ean saiatu zen tramitea egiten, baina atzera bota zioten eskaera.

Antonio Manuel Guerrero sanferminetako taldeko sexu erasoarengatik bederatzi urteko kartzelaldira zigortuetako bat, joan den astelehenean, Sevillako epaitegi batean. /
Antonio Manuel Guerrero sanferminetako taldeko sexu erasoarengatik bederatzi urteko kartzelaldira zigortuetako bat, joan den astelehenean, Sevillako epaitegi batean. / Pepo Herrera/EFE

Ion Orzaiz -

2018ko ekainak 28

2016ko sanferminetako talde bortxaketan parte hartzeagatik, bederatzi urteko kartzela zigorra ezarri zioten Guerrerori, eta debekatua du Espainiako Estatutik alde egitea.

Guardia zibilak ordua eskatua zuen aurretik, eta 11:30ean joan zen pasaportea berritzeko bulegora. Hango ordenagailuan haren datuak sartuta, ordea, kondena bat zuela ikusi zuten, eta atzera bota zuten eskaera. Espainiako Poliziak Twitter sare sozialean eman du horren berri.

Fiskaltzak erreakzionatu egin du, eta Guerrero preso sartu behar dela uste du. Hori eskatzeko, auzi saioa egiteko eskatu dio Nafarroako Auzitegiari.

Iruñeko Udalak helegitea

Iragarritakoa egin du gaur Iruñeko Udalak: sanferminetako bortxaketa egin zutenak libre uztea agintzen duen autoaren kontrako helegitea aurkeztu du.

Autoak esaten duenaren kontra, zigortuek ihesari emateko arriskua badagoela dio udalak, kontuan hartuta, epaiaren kontrako helegiteei buruz erabakitakoan orain dutena baino zigor gogorragoa jaso dezaketela. Bestetik, delitua berriz egiteko arriskua ere badagoela argudiatu du udalak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna