Telebista

'20-S' dokumentalak %33,7ko ikusle kuota lortu du Katalunian

Irailaren 20an Kataluniako Ekonomia kontseilaritzaren aurrean gertatu zena jasotzen du lanak. Jordi Sanchezen eta Jordi Cuixarten abokatuek Espainiako Auzitegi Gorenean eskatuko dute dokumentala proba gisa onartzeko.

TV3

Urtzi Urkizu -

2018ko ekainak 29

Oihartzun handia izan du Mediapro ekoizpen etxearen '20-S' dokumentalak. 982.000 lagunek ikusi zuten atzo gauean Katalunian. TV3ek Interneten jarri du ikusgai lana —Hego Euskal Herrian ere ikusteko modua izango da, hamar egunez—.

Sare sozialetan askotariko iritziak sorrarazi zituen dokumentalak; 121.000 txio baino gehiago idatzi dituzte ikusleek #20STV3 traola erabiliz eta trending topic izan da —9,7 milioi inpresio izan ditu—. Gaur ere estreinaldiaren haria jarraipena izaten ari da.

Jaume Roures Mediaproko presidenteak ekoitzi eta zuzendu du lana. Kataluniako komunikabideetan artikulu ugari idazten ari dira egunotan lanaren inguruan. Vilaweb atariak dokumentalaren zati esanguratsunenak aztertu ditu, zatika.

Dokumentalak iazko irailaren 20an Bartzelonan gertatu zena jasotzen du. Agerian uzten du Jordi Cuixart (Omnium) eta Jordi Sanchez (ANC) —urritik preso daude biak— manifestariei etxera joaten eskatzen aritu zirela, eta ahaleginak egin zituztela guardia zibilek eta epaitegiko idazkaria arazorik gabe atera zitezen. Hain zuzen ere, Juan Pablo Llarena epailearen autoek matxinada delitua leporatu zieten Cuixarti eta Sanchezi.

BERRIAk EITBri galdetu dio ea dokumentala emateko asmoa duen. EITBko iturriek erantzun dute ez dagoela erabakirik hartua horren inguruan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna