Trafikoa

1.800.000 ibilgailuk zeharkatuko dituzte Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba uda amaitu arte

Eusko Jaurlaritzak gaur hasiko du udako trafiko kanpaina, Gidatu, besterik ez lelopean. Aurten, iaz baino %2,25 ibilgailu gehiago espero ditu hiru lurraldeetako errepide sarean.

Eusko Jaurlaritzako Trafikoa Kudeatzeko Zentroko pantailak. Artxiboko irudia. /
Eusko Jaurlaritzako Trafikoa Kudeatzeko Zentroko pantailak. Artxiboko irudia. / Monika del Valle/Foku

Berria -

2018ko ekainak 29

Sonia Diez Corcuera Jaurlaritzako Trafiko zuzendariak Gidatu, besterik ez kanpainaren bigarren fasea aurkeztu du, gaur, Trafikoa Kudeatzeko Zentroan. Kanpainak uda amaitu artean iraungo du, eta gidariei ohartaraziko die errepidean arreta galtzeak, abiadura desegokian gidatzeak, eta alkoholaren eta beste droga batzuen kontsumoak errepidean sortzen duen arriskuaz. Hiru faktore horiek eragiten dituzte istripuen %30, Corcuerak azaldu duenez.

2017ko udan, 1.251 istripu gertatu ziren. Bost pertsona hil ziren —bat Bizkaian eta lau Gipuzkoan—, eta 70 larriki zauritu ziren.

Aurten, trafiko handiagoa izango dela iragarri du Jaurlaritzak. Irteera eta itzulera operazioetan 1.830.000 ibilgailu inguruk zeharkatuko dituzte Araba, Bizkai eta Gipuzkoako errepideak. Iazko ibilgailu kopuruarekin alderatura, %2,25eko igoera espero dute.

Irteera operazioko trafikorik astunena uztailaren azken asteburuan izango dela aurreratu du Corcuerak. Itzulerako trafikoa, berriz, abuztuko azken asteburuetan banatuko dela adierazi du.

 

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna