Politika

Presoen urruntzea amaitzeko eskatu dute Hego Euskal Herriko sindikatu gehienek

Foro Sozialaren proposamenari erantzun diote ELA, LAB, CCOO, UGT, Steilas, ESK, EHNE, Hiru eta Etxalde sindikatuek, eta beren "desadostasuna" agertu dute egungo kartzela politikarekin eta "bakartze neurri salbuespenezkoekin".

Euskal presoen eskubideen alde iaz Bilbon egindako manifestazioa
Euskal presoen eskubideen alde iaz Bilbon egindako manifestazioa Marisol Ramirez

Berria -

2018ko ekainak 30

Eusko Legebiltzarrak ekainaren 13an eta Nafarroako Parlamentuak ekainaren 29an presoen urrunketaren aurka erdietsitako akordioak babestu dituzte, ohar batean, Hego Euskal Herriko sindikatu gehienek. Foro Sozialak egindako proposamenari erantzun diote ELA, LAB, CCOO, UGT, Steilas, ESK, EHNE, Hiru eta Etxalde sindikatuek, eta euskal presoen urrunketa amaitzeko eskatu dute. Hiru puntu ditu sindikatuok kaleratu duten agiriak. Lehen puntuan, sindikatuek "desadostasuna" adierazi diete presoen urrunketa politikari eta "bakartze neurri salbuespenezkoei". Bigarren puntuan, sindikatuek beharrezkotzat jo dute kartzela politika berri bat, zeinetan presoak "errotze soziala eta familiarra duten tokietatik" gertu egongo diren eta "senideekiko harremana erraztuko" duen. Azken puntuan, berriz, sindikatuek ezinbestekotzat jo dute "bizikidetza politiketan" aurrera egitea, eta horretarako "egoki" deritzote hainbat printzipio ezartzeari: hala nola banakako neurriak ezartzea, gizatasuna eta eragindako kaltearen aitortza.

Foro Sozial Iraunkorrak oso egokitzat jo du sindikatuek hartu duten jarrera. Foro Sozialaren arabera, akordioak erakusten du "gehiengo politiko, sozial eta sindikalak" babestu egiten duela espetxe politika aro berrira egokitzeko eskaera.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna