gazteria

Begoña Garteizaurrekoa da Europako Gazte Demokraten presidente berria

EGIko kidea Bruselako ikastaro batean jarri dute YDEko buru.

Begoña Garteizaurrekoa EGIko kidea.
Begoña Garteizaurrekoa EGIko kidea.

Berria -

2018ko ekainak 30

Begoña Garteizaurrekoa Azua EGIko kidea aukeratu dute Europako Gazte Demokraten (YDE)  presidente berri modura. Europako Gazte Demokratek  eta Europako Gazte Liberalek (LYMEC) asteon Bruselan egin duten udako ikastaroan egin dute izendapena.

Azken lau urteotan YDEko presidenteordea izan da Garteizaurrekoa, eta hark karguan utzitako lekua beteko du aurrerantzean Asier Areitio Ibarluzea EGIko kideak. Biok “oso garrantzitsu” jotzen dute EGI erakunde demokrataren zuzendaritzan egotea. “Euzko Gaztedi YDE alderdiaren fundatzailea den arren, orain arte ez gara sekula ere presidentetzan egon. Europan EAJren gazte ordezkari garen aldetik, izendapen hau oso garrantzitsua da EGIrentzat, alderdiak eta bere planteamenduak Europako Batasunean eta Parlamentuan ikusgarriago egiten lagunduko digulako. Era berean, abiapuntu bikaina ere bada harreman hobeak sortu ahal izateko eta orain artekoak hobetzeko eta Europako beste alderdi eta ordezkariekiko sinergiak indartzeko, bereziki datorren maiatzean egingo ditugun Europako hauteskundeei begira”, 

Izendapenok EAJren "bokazio europazalea" indartuko dutela adierazi dute EGIko ordezkariek.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna