INGURUMENA

Euskal Herriko 300 hautetsik eta 40 alkatek sinatu dute goi tentsioko linearen aurkako adierazpena

'1.000 baietz' egitasmoa aurkeztu du Autopista Elektrikorik Ez plataformak, Iruñean.

Autopista Elektrikorik Ez plataformako kideak eta Euskal Herriko hainbat hutetsi, gaurko agerraldian.
Autopista Elektrikorik Ez plataformako kideak eta Euskal Herriko hainbat hutetsi, gaurko agerraldian. BERRIA

Ion Orzaiz -

2018ko uztailak 3

Mila hautetsi goi tentsioko linearen aurka. Hori da Autopista Elektrikorik Ez plataformak bere buruari jarri dion helburua. Adierazpen bat ondu dute azpiegitura horren kontra, eta, dagoeneko, Euskal Herriko hainbat udalerritako 300 hautetsik eta 40 alkatek sinatu dute. Uda bukaerarako lortu nahi dituzte gainontzeko atxikimenduak. Proiektuak kalte eginiko eskualde eta udalerrietako hautetsiek irailean eginen dute batzarra, "estrategia bateratua" aurkezteko.

Plataformaren izenean, Alberto Frias bozeramaileak nabarmendu du hamar urte bete direla Itsaso eta Deikaztelu herrien arteko autopista elektrikoa egiteko lehen proiektua aurkeztu zenetik, eta herritarren oposiziak birritan lortu duela egitasmoa atzera botatzea. "Hirugarren saialdia dute honako hau, baina aurreko bien segida besterik ez da. Proiektu honekin aurrera egitea izanen litzateke herritarren ordezkaritza demokratikoa iraintzea".

Hori dela eta, dei egin die Hego Euskal Herriko erakunde publikoei, "zirt edo zart" egin dezaten: "Herritarren borondatearekin bat egin dezakete, ala elektrizitate sektoreko multinazionalen interesekin. Ez dago erdibideko aukerarik".

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna