Enpresak

Siemens Gamesak 420 milioi erosi zizkien euskal hornitzaileei

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 770 enpresarekin ari da elkarlanean konpainia eolikoa, eta bi programa martxan jarri ditu euren lehiakortasuna hobetzeko.

Siemens Gamesak Agoitzen (Nafarroan) duen lantegia. Haize sorgailuentzako palak egiten dira bertan.
Siemens Gamesak Agoitzen (Nafarroan) duen lantegia. Haize sorgailuentzako palak egiten dira bertan. IƱaki Porto / EFE

Ivan Santamaria -

2018ko uztailak 4

Gamesaren eta Siemensen atal eolikoa bateratu ondoren, konpainiaren egoitza nagusiak Zamudion (Bizkaia) jarraitzen du. Gaur, enpresak euskal hornitzaileekin jardunaldia egin du, harreman horri eusteko asmoa duela adierazteko.

Joan den urtean Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 770 enpresari erosketa zuzenak egin zizkien. Hornitzaile horiek 420 milioi euroko negozioa lortu zuten Siemens Gamesarekin.

Bi programa aurkeztu dizkie enpresa horiei, "lehiakortasuna eta ekoizpen prozedurak hobetu" eta merkatu berrietarako sarbidea izan dezaten. Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean sustatuko du programa horiek.

Euskalit fundazioak kudaketa aurreratua sustatzeko duen ereduan oinarrituta, Suppliers2Excellence programaren bigarren deialdia martxan jarri du. Hiru urterako programa da, eta parte-hartuko duten enpresen %80k Euskaliten aitortza lortzea da helburua. Ibermatica, Amenabar, WEC, Matz Erreka, Ingeteam, Ormazabal, Laulagun eta Sumelek enpresek joan den urteko deialdian parte-hartu zuten. Aurten, Hego Euskal Herriko beste 21 enpresa gehituko zaizkie.

Bigarren proiektuak Lean4Future izena du, eta ekoizpen prozedurak hobetzeari emango dio lehentasuna. Joan den urtean lehen esperientzia bat egin zen, eta aurten zabalduko dute. Laulagun, Urtzinox eta Tafame hornitzaileak daude lanean programa horren barruan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna