INDARKERIA MATXISTA

Iruñeko Udalak 'EraStop' aurkeztu du, sexu erasoak salatzeko aplikazioa

Aplikazioa sakelakoan deskargatzen duen orok alarma helarazi ahalko dio Udaltzaingoari, geolokalizazio bidez.

Itziar Gomez, Xabier Ibañez eta Mikel Goñi, aplikazioaren aurkezpenean. IDOIA ZABALETA / FOKU
Ion Orzaiz.
2018ko uztailaren 4a
20:14
Entzun

Hiri Segurtasun eta Bizikidetzako zinegotzi ordezkari Itziar Gomezek, alorreko zuzendari Xabier Ibañezek eta MRSystem enpresako kudeatzaile Mikel Goñik aurkeztu dute sakelakoan erabiltzeko doako aplikazio berria.

Hiru botoi izanen ditu programak: "Eraso bat sufritzen ari naiz", "Eraso bat salatu nahi dut" eta "Lagundu nazazu". Lehen aukera larrialdietarako botoi bat da, eta, hori sakatuta, udaltzainak berehala mobilizatuko dira, geolokalizazio sistemaren bidez, alarma piztu duen pertsona non dagoen ikusi eta hari laguntza emateko.

Bigarren botoia, "Eraso bat salatu nahi dut", sexu eraso baten lekuko direnek erabili ahalko dute, Iruñeko Udaltzaingoarekin harremanetan jarrita.

Azkenik, "Lagundu nazazu" botoiarekin, aplikazioaren erabiltzaileek euren agendako kontaktu bat aukeratu ahalko dute, eta etxeraino "birtualki" laguntzeko eskaria bidaliko diote. Eskaria onartzen badu, pertsona "laguntzaileak" bere sakelakoan ikusiko du mapa eta geolokalizazioa, laguntza eskatu duen pertsona etxeraino iritsi dela ziurtatu ahal izateko.

Sanferminetan eskuragai jarriko dute aplikazioa, doan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.