Bihar, BERRIAn

Mikel Landa: “Askok jarri naute Tourra irabazteko hautagaien zerrendan, eta normala da”

Frantziako Tourra ostiralean hasiko da, eta itzuliaren murgiarrak gakoak aztertuko ditu bihar BERRIAn.

Mikel Landa, sinadura kontrol batean.
Mikel Landa, sinadura kontrol batean. BERRIA

Imanol Magro Eizmendi -

2018ko uztailak 4

Mikel Landak Tourra irabazteko hautagaien artean ikusten al du bere burua? Itzulia ostiralean hasiko da eta murgiarra baikortasunez abiatu da. Iaz laugarren bukatu zuen eta horrek konfiantza itzuli diola azaldu du bihar BERRIAn argitaratuko den elkarrizketan. Chris Froomen auzia argitu izanaz pozten da, eta hura ikusten du faborito garbien. Movistarreko taldeburu doa, baina Alejandro Valverdek eta Nairo Quintanak rol bera jokatuko dute. Nola kudeatuko du egoera hori?

Zortzi euskal herritar

Mikel Landa Tourrean parte hartuko zuten zortzi euskal herritarretako bat da. Iazko kopur bera da, eta tropelaren %4,5 —176 txirrindularik hartuko dute parte— Asko al dira? Bada kolonbiarrak (sei), espainiarrak (sei), britainiarrak (bost) edo AEBetakoak baino gehiago (bost). Euskal Herria txirrindulari gehien dituen zazpigarren herrialdea da.

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna