Etxegabeak

Igandean Basaurin hilik agertu zen etxegabea omendu dute

San Pedro elizpean topatu zuten gorpua. Bilbotarra zen, Manu zuen izena, eta 58 urte zituen. Duela bi urtetik Basauriko kaleetan bizi zen. BesteBi plataformak etxegabetasunari aurre egiteko estrategia integrala eskatu die erakunde publikoei.

BesteBi plataformak egindako protesta bat, artxiboko irudi batean
BesteBi plataformak egindako protesta bat, artxiboko irudi batean Marisol Ramirez / Foku

Ibai Maruri Bilbao -

2018ko uztailak 5

Joan den igandean aurkitu zuten Manu, hilik, Basauriko (Bizkaia) San Pedro parrokiako elizpean. Bilbotarra zen, eta 58 urte zituen. Bi urte zeramatzan Basauriko kaleetan bizitzen. BesteBi plataformak omenaldia egin dio goizean, eliza aurreko plazan. Eta haren heriotza salatu du. Azaldu dute sare "informal" bat sortu zuela bere inguruan, Basaurin errotu ahal izateko. "Baina parrokiatik eta beste eragile batzuetatik jasotzen zuen laguntza ez zuen nahikoa izan bizimodu berri bat hasteko".

Gizarte zerbitzuen kartera garatzeko eskatu die BesteBik erakunde publikoei. Neguan aurkeztu zuten Jaurlaritzak, hiru diputazioek, Eudelek eta hiru hiriburuetako udalek Etxegabeen Plana. Estrategia hori martxan jartzea nahi du plataformak, ez dadin beste inor kalean hil. 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna