Sexu erasoak

Sexu erasoen legea Frantziako Senatura iritsi da

Senatariek legean aurreikusia zegoen "penetrazioak eragindako sexu kalte" delitua kendu dute. Garaipena adierazi dute batzuek, baina ezkerreko oposizioa ez da testuarekin konforme.

Frantziako senatua, artxiboko irudi batean.
Frantziako senatua, artxiboko irudi batean. YOAN VALAT/Efe

Imanol Eppherre -

2018ko uztailak 5

Sexu erasoen aurkako legea maiatzean Frantziako Asanblea Nazionaleatik pasa ondoren, atzo eta gaur Senatuan debatitzen dute. Maiatzean lege testuak gobernuaren, diputatuen, mugimendu feminista, eta umeen babesteko elkarteen arteko desadostasun nabariak sortu zituen.

Mugimendu feministak poztu dira, “penetrazioak eragindako sexu kalte” delitua, senatariek kentzea erabaki dutenean. Hori zen, alta, legearen hasierako puntua izan, adingabe baten sexu eraso kasu batean, auziperatuak “behartzerik gabe” izan zela defenditu ahal zuelako. Baina, bortxaketaren "eufemismoa" zela leporatua zitzaion terminoari eta kasu horien aurrean krimena izan ordez delitua izatea ere kritikatu zitzaion.

“Penetrazioak eragindako sexu kaltea” kendu izana txalotua izan bada ere, ber artikuluko “onespenik ezaren presuntzioaren” kentzeak du sozialista eta intsumitu senatarien haserrea eragin. Emendamenduak, heldu batek 15 urtetik azpiko bati “ekintza sexual” bat egitean, biktimaren “onartzeko beharrezkoa den zentzua eta heldutasunik eza” abusutzat definitzen zuen.

Gaur goizetik saioa berriz hasi da. Medikuek sexu eraso baten salatzeko obligazioa bozkatu berri dute senatariek.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna