LAN ISTRIPUA

Hil egin da EHUn eskaileretan eroritako langilea

Bilboko Ingeniaritza Eskolan izan zuen ezbeharra, maiatzaren 21ean: eskaileretan erori, eta buruan hartu zuen kolpea. LABek salatu du eskailerak ez zuela araudia betetzen. EHUk adierazi du ikerketa bat zabalik dagoela.

2018ko uztailaren 7a
11:06
Entzun

Maiatzaren 21ean izan zuen ezbeharra administrazio eta zerbitzuetako langileak Bilboko Ingeniaritza Eskolan: eskailera batzuetan erori egin zen, eta buruan hartu zuen kolpea. Gurutzetako Ospitalean (Barakaldo, Bizkaia) egon da ordutik, koman, eta atzo hil zen, LAB sindikatuak jakinarazi duenez.

LABek salatu du eskailerak ez zuela betetzen araudia, eta ez dela lehen aldia bertan istripu bat gertatzen dena. 2015ean lan istripu bat gertatu zen, eta ez zuten aldatu, nahiz eta EHUko prebentzio zerbitzuak esan eskailerak ez zuela araua betezten.

EHU Euskal Herriko Unibertsitateak samina agertu du langilearen heriotzagatik. Adierazi du ikerketa bat zabalik dagoela zer gertatu zen argitzeko, eta "ahalik eta azkarren eta zorroztasun handienarekin" egingo dutela azterketa hori.

LABek iragarri du bilera egingo dutela astelehenean, eta aztertuko dutela zer protesta antolatu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.