Baiona, 1979

Anaiz Funosas

 

Berria -

2018ko uztailak 7

Ikastolan ibilia da, eta Bordelen izan zen gero, unibertsitatean, soziologia lizentzia ateratzen. Hortik antzerkira egin zuen salto, eta master batekin egikaritu zuen. 2001ean hasi zen presoen aldeko sostengu taldeetan militatzen, lehengusua atxilotu ziotenean. Ondoren, Askatasuna errepresioaren aurkako taldeko kide izan zen hamar urtez, eta horko bozeramaile. Gogoan du garai haietan bizi izandako «desbideratze errepresiboa» , baita Aurore Martinen kasuaren inguruan Ipar Euskal Herrian piztu zen kontzientzia ere. Egun, Bake Bidea mugimenduko lehendakaria da, eta oposizioko hautetsia Hazparnen (Lapurdi).

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna